PILOTAREKIN 1
TOPAKETA
1-EZAGUTZA JOKOA:
​
Ikasle guztiak kantxan eserita biribil bat osatuko dute. Irakasleak bati teniseko pilota emango dio. Honek esan nahi du, berak emango diola hasiera jokoari. Pilotarekin eskuetan bere izena eta zein ikastetxetik datorren aipatu beharko du. Behin hori eginda, kide bateri jaurtiko dio pilota eta honek berdina egingo du bere izena eta ikastetxea esan, baina horrez gain aurrekoaren izena eta ikastetxea esan beharko ditu. Horrela, azkeneraino heldu arte.
Edozeinek beste baten datuak ez baditu gogoratzen taldekideak zein begiraleak laguntzeko egongo dira.
​
​
2-TALDEKATZE JOKOA:
​
Biribilean eserita eta begiak itxirik, begiraleek ikasle bakoitzaren bizkarrean irudi bakar bat egingo du: laukia, biribila eta triangelua. Ostean, ikasleak begiak ireki eta berba egin barik, altxatu eta zein talderi dagokio bakoitzak jakiteko besteen bizkarrean beren irudia egiten joan beharko dira 10 pertsonatako taldea osatu arte.
Behin taldekatuta, gune bakoitzean talde guztiek joko berdinak egingo dituzte eta ostean hasiko dira ariketekin.
​
3- KARTEN JOKOA:
​
Lurzoruan karta bikoteak nahasturik ipiniko dira ahoz behera. Txandak errespetatuz, bakoitza bi karta altxatuko ditu. Karta horiek bikote ez badira, gogoratu beharko dira zein lekutan kokatua dauden eta zein irudi duten eta berriz ere zeuden tokian utzi irudia ikusten ez delarik. Txanda orduan hurrengo ikasleari dagokio, karta bikote zuzena altxatuz gero, kartak jaso eta jokatzen jarraituko du. Karta bikote guztiak jaso direnean ikasle bakoitza karta bikote kopurua konatzen du eta gehien dituenak irabazten du.
​
4-"SIMONEK" ESATEN DU:
​
Ikasle batek "Simonen" papera egingo du eta rol hori begiralea aldatzen joango da. Ikasleak adibidez esango du: "Simonek" esaten du: beste ikasle baten belarria heltzeko eta ikasle guztiek hori egin beahar dute.
​
Behin hauek eginda , beramtuko da bai TDA edo TDAH duten haurrak zein besteak kontzentratuta egotea hurrengo ariketarako. Eta irabazten zein galtzen ikasi behar da, garrantzizkoena ikastea baita.
​
Azken bi joko hauek hautatu ditugu eta ez beste batzuk honakoagatik.
​
Según Vygotsky (1993) "el juego es el triunfo de la Realidad sobre la percepción". En la infancia el juego favorece la conceptualización de la realidad, la simbolización, la capacidad de abstracción, la adquisición de destrezas, habilidades y competencias, la enculturación y la socialización. Por medio del juego se desarrollan competencias artísticas y creativas; y también la motricidad, el lenguaje, la cognición, la regulación afectiva y emocional, las actitudes y valores (Gracia Millá, 2012.)
​
Taldeak osatuta, bakoitza pilotalekuko gune batean hasiko da ariketak gauzatzen.
​
Gune bakoitzeko 2 ariketa egingo dira eta azkenkoa denak batera frontisean. 1-2 (1 eremuan), 3-4
(2 eremuan) eta 5-6 (3 eremuan).
3
2
1
1.Ariketa
Hamar partaideak batera arituko dira. Jokoa sake batekin hasiko da. Ariketa A-E-I-O-U jokoaren moldaketa bat izango da. Jokalariak kolaborazioan arituko dira frontisera pilota botatzen baina bostgarrengo kolpean jokalariak tantoa egiten saiatu behar da. Pilota gelditzen eta hartzen utziko zaie nahi dutenei eta berriz ere fronstisera bideratzea kolpe batez.
2.Ariketa
Bi talde txiki egingo dira, bost partaideetakoak. Talde bakoitza ilaran jarriko da. Frontisa bi zatitan egongo da banatua, goiko eta beheko zatietan. Jokalariek paletak edukiko dituzte. Bi taldeak batera arituko dira baina bakoitza bere aldetik. Taldeko jokalari batek frontisaren goiko aldean ematen badu hurrenak beherako zatira bota beharra du pilota. Hanka sartzen badute eta bi aldiz gune berdinera zuzentzen badute pilota beste taldeko partaide bat jabetu beharra da eta “piedre” esan. Horrela taldeak puntu bat lortuko du. Aurkako taldea ez bada jabetzen jokoak jarraitu egiten du.
3.Ariketa
2:2ko partidak izango dira 3 puntuetara. Partida normal bat izango da baina moldatutakoa. Jokalariak pilotari eman eta ez bada hormara iristen, airean dagoela taldekideak pilota kolpatu dezake frontisera iristeko.
4.Ariketa
Bosteko bi taldetan banatuko dira eta partidu bat jolastuko dute bi taldeek. Jokalari batek pelotari ematen dionean bere taldekide guztiak pelotari ematea itxaron beharko du berriz ere pelotari eman ahal izateko.
5.Ariketa
Kantxa bitan banatuko da eta erdian sare bat ipiniko da. 3ko bi talde egongo dira. Voley antzera jokatuko da baina pilota sarearen beste aldera botatzerakoan derrigorrez pareta ikutu behar du. 3 punturo aldaketak egingo dira. Gehienez punpa bat egin dezake lurrean paletarekin eman baina lehen.
6.Ariketa
2:2ren aurkako partidua izango da. Zelaian zehar lau kono egongo dira banatuak. Jokalariak pilotari ematen dion bakoitzean kono bat ikutzera joan beharko da eta partiduarekin jarraitu. Partidua 3 puntutara izango da.
Talde guztiek sei ariketak gauzatzen dituztenean kantxan elkartuko dira eta denak batera txokotan jolastuko dute saioari amaiera emateko.