top of page

MATERIALA

Ekainaren 21eko topaketako ariketak aurrera eraman ahal izateko hainbat materialen beharra izango dugu. Zorionez Añorgako pilotalekuan soberan dugu, beraz  ez dugu arazorik izango hori kudeatzeko.

 

Lehenengo, hirugarren eta laugarren ariketak burutu ahal izateko pilotak beharko dira besterik ez. 

 

Bigarren ariketari dagokionez, pilotez gain, gomazko paletak erabiliko ditugu.

 

Bostgarren ariketan aurrekoetan ez bezala, teniseko piloten erabilpena egingo da eta baita ere,  sare bat eta hainbat gomazko paleta.

 

Seigarren ariketa burutzeko, piloten erabileraz gain, kolore berdineko lau kono erabiliko ditugu.

Aurrekoa kontuan izanda, materiala ondorengoa izango da:

  • Esku pilotako 8 pilota

  • 20 gomazko paleta

  • Teniseko 4 pilota

  • Sare bat

  • Kolore berdineko 4 kono

  • Kartak (karta jokorako)

 

 

 

 

 

 

 

Ez da beharrezkoa materiala ondo zaindu behar dela esatea, baina hori ez egitekotan ondorioak egongo dira.

bottom of page