
PILOTAREKIN 1
Buruntzaldea (Andoain, Hernani, Lasarte...) eskualdeko ikasteetxeko haurrentzat zuzendutako topaketa da. Zehazki, 10-12 urte bitarte dutenontzat.
Topaketara, aniztasun funtzionala (TDA eta TDAH) duten umeek apuntatzeko aukera zoragarria izango dute eta ni zu banintz ez nuke galduko !
Ostirala, ekainaren 21a, 11.00tan Añorgako pilotalekuan dago zehaztuta topaketa. Bertan Euskal Pilotako saio dibertigarri batean aritzeaz gain, beste zenbait ekintza prestatuta ditugu.
GIZA BALIABDIEAK

Guztira 30 ume egongo direnez, 10 pertsonetako 3 talde osatuko dira eta horietako bakoitzarekin klubeko bi arduradun/entrenatzaile/begirale egongo dira.
EGINKIZUNA: ariketa bakoitzeko azalpena ematea, denon arteko giro ona sustatzea eta umeen eskakizunei laguntza emateko prest egotea.

Itzultzaile bat egongo da talde guztiarentzat.
EGINKIZUNA: euskaraz ulertzeko zailtasunak dituzten haurrentzat azalpenak beharrezkoak diren hizkuntzan azalduko ditu.
TOPAKETA EGUNEKO PLANGINTZA

11.00- Elkartze ordua pilotalekuan izango da. Bertan, egunaren antolamenduaren berri emango zaie eta ostean zerrenda pasatuko dugu, denak etorri direla ziurtatzeko.
Behin azalpen guztia bukatuta, aldagelak erabilgarri izango dituzte kiroleko arropa soinean ipintzeko.
11.30-13.45- Aurkezpen, taldekatze eta karta eta "Simonek" esaten du jokoekin hasiko gara. Behin joko hauek bukatuta, saio nagusiari emango diogu hasiera non 6 jarduera dibertigarri burutuko diren. Amaitzeko, beste joko bat egingo du talde osoak batera (erlaxazio fasera bueltatuz).
Saio luze honetan 15-20 minutuko atseden bat egingo da, JOLAS ETXEA tabernak prestatutako hamaiketako GOZOA jateko !
13.45- Bazkaltzeko, hainbat pintxo edukiko dituzte JOLAS ETXEA-ren eskutik.
14.20-Tarte txiki bat
14.30-
-Lokotx bilketa
-Arrautzak goilaran
-Zaku lasterketak
14.45-Bainujantzia jartzeko ordua. EZ AHAZTU EKARTZEAZ !
15.00-Apar festa
15.15-15.30- Egunaren amaiera: dutxa





