PILOTAREKIN 1
AURREIKUSITAKO GASTUAK
Alderdi positibo asko dituen topaketa honek, bizitzako gauza gehienek bezala, baditu bere gastuak ere. Ez da erraza zehazki zenbatekoa izango den esatea, azken orduan beti agertzen baitira arazotxoak, baina hona hemen guk aurreikusi ditugun gastuak:
​
​
-
Batetik, Añorgako pilotalekua goiz guztian zehar guretzako bakarrik edukitzeko alokairu bat ordaindu beharko dugu. Ez da gehiegi izango, 35€.
​
-
Bestetik, Jolas Etxea tabernak umeentzako prestatuko duen hamaiketakoa eta bazkaria ere ordaindu beharra daukagu, hau 285€ izango dira.
​
-
Aseguru mediku bat ere kontratatuko dugu, umeren bati zer edo zer gertatuz gero nora jo edukitzeko, 250€.
​
​
Materialari dagokionez Añorgako pilotalekuan daukagunarekin nahiko izango dela uste dugu, beraz, ez dugu materialaren gasturik aurreikusten. Bestetik, monitoreak ere musu truk arituko dira umeekin jolasean. Ondorioz topaketa honen aurreikusitako gastuak gehituz, 570€ izango direla guztira dugu buruan. Bukatzeko, gastu hauek guztiak pilotarekin1 klubak hartuko ditu bere gain, hau da, topaketa doakoa izango da parte hartuko duten ume guztientzat.